Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Emozio handiko asteburua

Bermeon eta Portugaleten erabakiko dira liga eta playoffa

Erredakzioa

Lau traineru lehiatuko dira asteburu honetan San Miguel Ligara igotzeko txartel bakarraren bila: Samertolameu, Getaria, Amegrove eta Zumaia.

  • Hondarribia da San Miguel Liga irabazteko faborito nagusia. Argazkia: EFE

    Hondarribia da San Miguel Liga irabazteko faborito nagusia. Argazkia: EFE

Asteburu honetan erabakiko da San Miguel Liga. Bermeon eta Portugaleten jokatuko dira denboraldi honetako azken bi hitzorduak.

Hondarribiak liga ia erabakita utzi zuen Bilbon jokatutako estropadan, eta gipuzkoarrak dira koroa eskuratzeko faborito nagusiak. Ama Guadalupekoak 183 puntu ditu, Oriok baino zortzi gehiago, eta Kaiku dago hirugarren postuan, 174rekin.

Sailkapen nagusia

Igotzeko playoffa

Asteburu honetan, igotzeko playoffa ere jokatuko da. Lau hautagai daude postu bakarrerako: Galiziako bi eta Gipuzkoako beste bi.

Bermeo eta Portugaleteraino LGT-A eta KAE-1eko txapeldunak helduko dira: Samertolameu Rodman Group eta Getaria Indaux Viveros San Anton. Horiekin batera, Amegrove eta Zumaia arituko dira.

Entrenatzaileen arabera, parekotasun handia egongo da lau ontzien artean. Beti bezala, erlojupeko formatuan jokatuko dira.