Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Estrobo auzia

Urdaibain ustezko dopinarekin lotutako sei akusatuak absolbitu dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko Zigor-arloko 1. Epaitegiak absolbitu egin ditu 2010ean Urdaibai klubeko arraunlarien ustezko dopin kasuarekin lotutako sei akusatuak.

1:19

Bilboko Zigor-arloko 1. Epaitegiak absolbitu egin ditu 2010ean Urdaibai klubeko arraunlarien ustezko dopin kasuarekin lotutako sei akusatuak.

Fiskalak hasieran zeuden hamar akusatuetatik lauri soilik kendu zizkien karguak. Orain, baina, gainerako seiak absolbitu dituzte.

Horrela izan da Estrobo auzia

Urdaibaiko arraunlariei dopinarekin lotutako substantziak ematea egotzita epaitu dituzten akusatuak zigortzeko "zantzuak bata bestearekin lotzeko" eskatu zion fiskalak epaileari, beste lau akusaturen aurkako karguak erretiratu ostean.

Epaiketak aste oso bat iraun du, eta Urdaibaiko arraunlarien errendimendua hobetzeko ustez antolatutako dopin-sarea osatzen zuten kideak epaitu dituzte bertan.

Fiskalak bi botikariak eta entrenatzailearen eta polizia baten emazteak absolbitzea eskatu zuen, "froga faltagatik".

Akusazioek, berriz, Terese Mesa polizia baten emaztea, Marcos Maynar medikua, Josu Zabalondo Urdaibaiko orduko presidentea, Jose Manuel Francisco entrenatzailea, Borja Garay klubeko medikua era Arantza Ormaza erizaina zigortzea eskatu zuten.

Borja Garayren eta Teresa Mesaren abokatuek akordioak egin zituzten akusazioekin, eta fiskalak azaldutakoa onartu zuten, baina ez zigorra.

Zigor-eskaerak

Maynarrentzat urtebeteko kartzela-zigorra eskatu zuten (isuna ordainduta saihestu dezake) osasun publikoaren kontrako delitua egotzita, eta beste sei hilabeteko zigorra eskatu zuten dokumentu pribatu bat faltsutzeagatik. Kirol medikuntzan aritzeko sei hilabetez gaitasungabetzea ere eskatu zuten.

Bestalde, sei hilabeteko kartzela-zigorra eskatu zuten (isuna ordainduta saihestu dezake) Mesarentzat, eta bi urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorrak, berriz, gainerakoentzat (Zabalondo, Francisco, Ormaza eta Maynar).