Arrauna
Eusko Label Liga
Urdaibaik aurkariekiko aldea handitu du, Moañako Ikurrina bere eginez
ERREDAKZIOA | EITB
Bermeotarrek garaipena erdietsi dute Galiziako uretan sailkapenari begira erabakigarria izango den asteburuko lehen jardunaldian. Tiranek bi puntu jaitsi dizkio San Juani, Caboren denbora berdinduz.
El Bou Bizkaia amplia la ventaja adjudicándose la Bandera de Moaña. Los de Bermeo vencen en aguas gallegas en la primera jornada de un fin de semana decisivo en Liga. Por lo tanto, Urdaibai se coloca líder de la Eusko Label Liga con 178 puntos, Hondarribia le sigue con 164 puntos y Zierbena remata el podium con 161 puntos.
Bou Bizkaiak aurkariekiko aldea handitu du, Moañako Ikurrina bere eginez. Bermeotarrak Galiziako uretan gailendu dira Ligako sailkapenari begira erabakigarria izango den aurreneko jardunaldian. Hortaz, Urdaibai liderra da Eusko Label Ligan 178 punturekin, jarraian Hondarribia dugu 164 punturekin, eta hirugarrenik, eta podiuma osatze aldera, Zierbena dugu 161 punturekin.
Tiranek, bestalde, bi puntu kendu dizkio San Juani. Talde gipuzkoarrak indarrak neurtu eta gogor estutu beharko du igande honetako bigarren jardunaldian jaitsiera sahiestu ahal izateko. Tiranek Caboren denbora berdindu du, eta galiziarrek adierazi duten bezala, “igande honetara begira bi puntu oso garrantzitsu direla esango genuke; beraz, atera, dena eman eta estropada ona eskaini, horixe da egin behar duguna”. Bestalde, San Juanekoek zera adierazi dute: “ez dago ezuste handirik egun batetik bestera, orain burua freskatu beharra daukagu igandean dena emateko”.
Epaileek bideofinish-a aztertu ondoren, Tiran eta Caboren denborak guztiz berdinak direla baieztatu da, bi galiziar ontziek 20'33''18 denborarekin burutu baitute estropada. Ondorioz, Tiran eta Cabok puntu kopuru berdina jaso dituzte geratzen diren postuari dagozkienak. Hurrengo postua, beraz, hutsik geratu da.
Hauek izan dira @euskolabel Ligako hamaseigarren jardunaldiko denborak! #EuskoLabelLiga pic.twitter.com/ZoPNRFDcqO
— Eusko Label Liga (@actraineras_eus) 25 de agosto de 2018