Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako 1. jardunaldia

Hondarribiak eman du lehen kolpea, Oriori bost segundo eta erdi aterata

L.E. | eitb.eus

'Ama Guadalupekoa' jaun eta jabe izan da bigarren txandan, eta aise gailendu da. Lehnengoan, berriz, Oriok eta Santurtzik lehia ikusgarria izan dute.

1:41
Hondarribiako trainerua

Hondarribiak Kontxako Bandera berriro irabazteko lehen urratsa eman du, igande honetan jokatutako lehen jardunaldian denborarik onena egin ostean. 'Ama Guadalupekoa' erraz gailendu da bigarren txandan, Zierbenaren, Donostiarraren eta Ondarroaren aurretik.

Hurrengo igandeko ohorezko txandan Zierbena bera, eta gaur lehen txandan aritu diren Orio etaSanturtzi izango ditu aurkari.

Lehen txandan Orio izan da nagusi, baina Gorka Aranberriren arraunlariek gogoz lan egin behar izan dute Urdaibai, lehen luzean, eta Santurtzi, lan erdietatik aurrera, atzean uzteko.

Oriotarrek erritmo gogorra jarri diote estropadari eta abiadura igo egin dute lehen ziabogaren ostean, ontzi bizkaitarrak lehenbailehen atzean uzteko helburuarekin. Santurtzirekin lehia estua izan dute azken metroetan, elkarri oztopo egitear izan dira eta bizkaitarrek kalez aldatu behart izan dute epaileen aginduz. Azkenean, Orio gailendu da, Santurtziri hiru segundo atera dizkio, 13 Urdaibairi eta 48 Kaikuri.

Bigarren txanda ikusgarria aurreikusita zegoen. Bertan aritu dira Donostiarra, Ondarroa sailkapen estropadako ezusteko irabazlea, eta faborito nagusietako bi. Hondarribia eta Zierbena.

Bost segundoko aldea iganderako

Gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko lehiak ez du kolorerik izan txanda honetan, Hondarribia Eusko Label Ligako bigarren sailkatuak ez duelako aukerarik eman. Jaun eta jabe izan da traineru berdea.

Azken luzean Orioren denboraren erreferentziarekin aritu dira arraunean, eta duten onena eman dute oriotarrei bost segundo eta erdiko aldea atereaz. Alde horri esker, Kontxako Bandera erdia irabazita dute hondarribiarrek.