Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Hondarribia eta Ares izan dira play offetako aurreneko jardunaldiko azkarrenak

EITB.EUS

Euskotren ligan traineru gipuzkoarra izan da garailea eta Eusko Label Ligan galiziarrak eta Zarautz izan dira onenak, igande honetako jardunaldi erabakigarriari begira aldea bere eginez.

  • Hondarribia

    Hondarribia

Ares eta Zarautz Eusko Label Ligan eta Hondarribia Euskotren Ligan, horiek izan dira Bermeoko Banderaren aurretik jokatutako play offetako aurreneko jardunaldiko izenik entzutetsuenak.

Ares traineru galiziarrak aurreikuspen guztiak bete ditu garaipena eskuratuz, eta denborarik onena eginez Zarauzko trainerua baino hiru segundo lehenago iritsiz. Deusturekiko alderatuz gero, aldea zazpi segundokoa izan da.

San Pedro izan dugu laugarren zeinek oso zaila izango duen maila mantentzea, eta bosgarren, Tiran izan dugu zeinak igoerako aukerak dezente murriztu dituen.

Bestalde, Euskotren Ligan, Hondarribiak nagusitasunez irabazi du Hibaikarekiko bederatzi segundoko aldea eta Zumaiarekiko 14 segundoko diferentzia erdietsiz.

Biak ala biak igande honetan erabakiko dira Portugaleteko estropadako erlojupekoaren baitan. 11.40etatik aurrera jokatuko da El Corte Ingles bandera eta denboraldiko azken hitzordua izango da jada.

Play offetako aurreneko jardunaldiaren sailkapena: