Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Hondarribiak bigarren txandatik irabazi du Bandera, eta Urdaibai lider jarri da

Agentziak | Erredakzioa

Lekeitioko uretan jokatutako El Correo Ikurrinak aldaketa nabarmenak eragin ditu Eusko Label Ligako sailkapenean.

1:21
Hondarribia, ziaboga batean

Hondarribia gailendu da El Correo Ikurrinaren XXXV. edizioan, Eusko Label Ligako zortzigarren jardunaldiko estropadan. Bermeo Urdaibaik estropada bikaina egin du eta líder jari da ligako sailkapenean, Santurtziren aurretik.  

Haizea protagonista izan da Lekeition, txanda batetik bestera baldintzak erabat aldatu dituelako. 'Ama Guadalupekoak' ezustekoa eman du bigarren txandan denborarik onena egin eta bandera irabazita, epaileek hiru segundoko zigorra jarri dioten arren lehen luzean beste kale batean sartzeagatik.

Ohorezko txandan, Urdaibaik azken luze ikusgarria egin du berriro ere, baina ez da nahikoa izan ontzi verdearen denbora hobetzeko. Bermeotarrak bigarren izan dira azkenean eta Santurtziren lan kaskarrarekin lotuta, ligako sailkapeneko hirugarren postutik lehenengora igo dira.

Oriok ere ez du egin ona izan. Horiak zortzigarren egin dute eta sailkapenean bigarren postutik laugarrenera pasa dira, Urdaibairen eta Donostiarraren atzetik. Donostiarrak hirugarren egin du Lekeition.

Zarautz izan da gaurko jardunaldiari etekina atera dion beste ontzia. 'Enbata' azken aurreko postuan da ligako sailkapenean, baina lehenengo txandako denborarik onena egin du eta laugarren amaitu du estropadan, Kaikurekin duen aldea sei puntura handituz. Bizkaitarrek zuloan jarraitzen dute eta mailari eustea gero eta zailagoa dute.

Lekeitioko estropadaren ostean, Eusko Label Ligak atseden hartuko du datorren asteburuan. Ostiralean Euskadiko txapelketa jokatuko da, Lekeition bertan, eta asteburuan, berriz, Espainiakoa. Liga abuztuaren 8an itzuliko da, Hondarribiako Banderarekin.