Arrauna
Euskotren Liga
Oriok Zarauzko Ikurrina irabazita ospatu du Euskotren Ligako koroa
eitb.eus
Nadeth Agirrek zuzendutako arraunlariak aise nagusitu dira ligari amaiera eman dion Zarauzko Ikurriñako bigarren eta azken jardunaldian.
-
Orioko arraunlariak. ETBko emanalditik ateratako irudia.
Oriok amaiera bikaina eman dio Euskotren Ligari Zarauzko Ikurrina irabazita. Oriotarrek iragan asteburuan ziurtatu zuten ligako koroa, eta Zarauzko uretan jokatuko bi jardunaldietan ere aise gailendu dira.
'Txiki' ontzia jaun eta jabe izan da Zarautzen, liga osoan gertatu bezala.
Ziabogan, Nadeth Agirreren arraunlariek 6 segundo atera dizkiote Donostiarrari, 8 Arraun Lagunaki eta 12 Hondarribiari Horrela, azken luzean aldea handitzen joan da helmugara iritsi arte. Bertan oriotarrek 13 segundo atera dizkiete Donostiarrari, 17 Arraun Lagunaki eta 23 Hondarribiari.
Liga amaituta, Oriok 10 garaipen lortu ditu guztira, eta Donostiarrak, bi. Ontzi horiak bigarren urtez jarraian irabazi du Euskotren Ligako koroa.