Arrauna
Zarauzko Ikurrina
Emakumezkoen txapelduna eta Santurtziren eta Hondarribiaren arteko beste lehia bat, Zarautzen
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Arraun Lagunaken eta Orioren artean dago Euskotren Ligaren irabazlea. Eusko Label Ligan, berriz, Santurtziri hurbiltzeko azken aukeretariko bat izango du Hondarribiak.
Udako estropada nagusia jokatuko da Zarautzen, bi jardunalditan, eta puntu kopuru bikoitza banatuko da. Ondorioz, Hondarribiak denboraldiko azken aukeretariko bat izango du Santurtzik sailkapenean duen 9 puntuko aldea murrizteko.
Euskotren Ligari dagokionez, azken bi jardunaldiak jokatuko dira eta Arraun Lagunak (33 puntu) eta Orio (31 puntu) arituko dira nor baino nor gehiago titulua irabazteko lehian.
Ondorengo bideoan, larunbateko jardinaldiko batimetriak eta mareen aurreikuspena ikus daiteke:
Joera
-
Osteguna
-
Ostirala
-
Larunbata
-
Igandea
-
Astelehena
-
Asteartea
Iragarpena
2024/12/12
Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haizea ibili arren, ez du indar handirik izango, baina hala ere nahikoa izango da tenperatura igoarazteko: Kantauri isurialdeko tenperatura maximoak 10 ºC-tik gorakoak izango dira. Mediterraneo isurialdeko altuenak ere igoko dira, baina 10 ºC-tik behera geratuko dira orokorrean. Egunaren hasieran eta amaieran hotz egingo du, eta hegoaldeko zenbait lekutan izotza. Goizean goiz lanbroa agertuko da eta arratsaldetik aurrera erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak, baina zerua orokorrean hodei gutxirekin egongo da.
Tenperatura:
- Bilbao: 6/13 ºC
- Donostia:3/12ºC
- Gasteiz:1/9 ºC
- Iruña:-1/7 ºC
2024/12/13
Ostiralerako ez da aldaketa handirik espero. Goizean goiz agertuko den lainoa trinkoagoa izango da eta hegoaldeko zenbait lekutan baliteke ez jasotzea. Gainerako tokietan zerua hodei gutxirekin egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak osteguneko ildo beretik jarraituko du. Hegoaldeko zenbait lekutan izotza egingo du.
Tenperatura:
- Bilbao: 5/14 ºC
- Donostia:3/13ºC
- Gasteiz:0/9 ºC
- Iruña:0/9 ºC
2024/12/14
Larunbatean eguraldi aldakorra. Goizean zerua hodei gutxirekin egongo da. Arratsaldean behe-hodeiak ugaritu egingo dira eta gauean euri pixka bat egin dezake, bereziki kostaldean. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean mendebaldera egingo du. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango: hegoaldeko zenbait lekutan izotza egingo du eta balio altuenak 8 eta 13 ºC artekoak izango dira.
Tenperatura:
- Bilbao: 4/13 ºC
- Donostia:3/12ºC
- Gasteiz:-2/9 ºC
- Iruña:-1/10 ºC
Itsasoaren egoera
- Itsasgora 00:40:00
13:04:00 - Itsasbehera 06:40:00
19:07:00 - Tenperatura 15º
- Itsasgora P: 4.01 / 4.23
B: 1.3 / 1.17 - Eguzkia UTC 07:36:00
UTC 16:37:00 - Ilargia 14:10:00
04:07:00
2024/12/12
Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, egunaren lehen zatian eta gauean 3ko indarrarekin; eguerdi aldera eta arratsaldean ekialdekoa nagusituko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.
- Itsasgora 01:33:00
13:57:00 - Itsasbehera 07:35:00
19:58:00 - Tenperatura 15º
- Itsasgora P: 4.21 / 4.35
B: 1.1 / 1.06 - Eguzkia UTC 07:37:00
UTC 16:37:00 - Ilargia 14:44:00
05:29:00
2024/12/13
Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta egunaren bigarren zatian 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.
- Itsasgora 02:21:00
14:47:00 - Itsasbehera 08:27:00
20:46:00 - Tenperatura 15º
- Itsasgora P: 4.38 / 4.42
B: 0.93 / 0.99 - Eguzkia UTC 07:37:00
UTC 16:38:00 - Ilargia 15:28:00
06:49:00
2024/12/14
Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin. Arratsaldean haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko du, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta egunaren bigarren partean itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu.