Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Sailkapen estropada

Santurtzi, Hondarribia, Zierbena, Cabo, Orio, Urdaibai eta Ares sailkatu dira, Kontxako Bandera lehiatzeko

EITB MEDIA

Donostiarrarekin batera arituko dira igande honetan, Kontxako Banderako lehenengo jardunaldian. Aresek ezustekoa eman du, zazpigarren egin eta Ondarroa eta Lekittara kanpoan utzita.

1:49
Areseko arraunlariak, sailkapen historikoa ospatzen

Ontzi indartsuenek ez dute hutsik egin Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropadan eta igandean banderagatik jokatuko den lehenengo jardunaldian izango dira, Donostiarrerrekin batera. Erlojupeko eran jokatutako sailkatze proban, Santurtzi Eusko Label Ligako liderrak egin du denborarik onena, eta Ondarroa zortzigarren izan da, lehiatik kanpo geratzen den lehen postu madarikatu horretan.

Aurreikusita zegoen bezala, ligako onenak sasoiko ibili dira eta saritan 85.000 euro banatuko dituen lehian izango dira.

Santutzi izan da denborarik onena egin duen ontzia, bai lehen ziabogan eta bai bukaeran, eta haren atzetik sailkatu dira Hondarribia, Zierbena, Cabo, Orio eta Urdaibai.

Zazpigarren posturako lehia estua izan da eta azkenean Areseko galiziarrek lortu dute, Ondarroa kanpoan utzita, zazpi segundora. Ares historian lehen aldiz egongo da Kontxako Banderan.

Aipatutako zazpiak eta Donostiarra lehiatuko dira igandeko Kontxako Banderako lehen jardunaldian, bi txandatan banatuta:

 

1. TXANDA: Urdaibai, Hondarribia, Zierbena, Donostiarra.

2. TXANDA: Ares, Orio, Santurtzi, Cabo.

 

Irabazlea, hurrengo igandeko bigarren jardunalditik aterako da. Orduan, ohorezko txanda eta kontsolazio txanda jokatuko dira.

Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropadako denborak

Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropadako denborak