Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

126. edizioa

Dena erabakitzear Kontxako Banderan

EITB MEDIA

Igande goizean, 9:45etik aurrera, hasiko da bigarren jardunaldiko emanaldia ETB1en, eitb.eus-en eta Euskadi Irratian.

  • Kontxako Bandera

    Kontxako Bandera

2021eko Kontxako Banderako gizonezkoen eta emakumezkoen estropada bikainak bizi izan ziren joan den igandean eta garaipena biharko bigarren jardunaldirako utzi zuten.

Hondarribia eta Santurtzi dira faborito nagusienak gizonezkoen estropada irabazteko, halere, inoiz baino lehia gehiago espero da, 5 traineru 9 segundotan baitaude. Emakumezkoetan Arraun Lagunak eta Orio dira bandera irabazteko hautagai nagusienak euren arteko aldea oso txikia baita.

Gizonen estropadan Hondarribiko 'Ama Guadalupekoa' izan zen onena nahiz eta hiru segundoko zigorra jaso irteeran: Santurtzi bigarren izan zen (1.74ra), Zierbena hirugarrena (3.96ra) eta Orio laugarrena (8.50era).

Lau ontzi horiek izango dira gizonezkoen ohorezko txandan.

Emakumezkoei dagokionez Arraun Lagunak eta Oriok izango dute jokoan Bandera, euren artean 1.64ko aldea bakarrik dago eta. Ohorezko txandan Donostiarra eta Hondarribia ere izango dira.

Igandeko biharko emanaldia goizeko 9:45ean hasiko da. Txanden zozketa, zuzeneko irudiak, eguraldia, mareen egoera, protagonisten hitzak eta irudi esanguratsuenak eskainiko ditu EITBk.

ESTROPADA EREMUKO EZAUGARRI TEKNIKOAK:

Gizonezkoen estropada eremuko batimetria:

------------------------------------------------------

Emakumezkoen estropada eremuko batimetria:

------------------------------------------------------

Gizonezkoen estropadarako marearen aurreikuspena:

------------------------------------------------------

Emakumezkoen estropadarako marearen aurreikuspena:

------------------------------------------------------

Haize desberdinek estropada eremuan nola eragiten duten:

Hego-haizeak:

------------------------------------------------------

Ipar-ekialdeko haizea

------------------------------------------------------

Ipar-mendebaldeko haizea