Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Play-offak

Tolosaldea eta Getaria, lidergoan, lehen jardunaldia jokatuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Tolosaldea izan da indartsuena emakumezkoen estropadan eta Getaria gizonezkoetan. Igandeko estropadan erabakiko da igoera.

Tolosaldeako trainerua

Eusko Label eta Euskotren ligetako play-offak jokatuko dira asteburuan.

Gaur, Bermeon, emakumezkoetan, Hondarribia (Euskotren Ligako azkena), Tolosaldea eta Deustu (ETE Ligako lehen biak) eta Galiziako txapeldun izan den Cabo da Cruz aritu dira Euskotreneko txartelaren bila.

Tolosaldeak nagusitasunez agindu du Bermeoko uretan eta eskura du igoera 4 puntuak eskuratu eta gero.

Tolosaldea

Tolosaldea

DENBORAK ETA SAILKAPENA

1- Tolosaldea: 11:38 (4 puntu)

2- Deustu: 11:49 (3 puntu)

3- Hondarribia: 11:56 (2 puntu)

4- Cabo: 12:06 (Puntu 1)

Gizonezkoetan Galiziako Tiranek (Eusko Labeleko azken-aurreko sailkatua), Getariak eta Kaikuk (KAE 1eko lehen eta bigarrenak), eta Galiziako Ligan txapeldun eta txapeldunorde izan diren Samertoloameu eta Bueu lehiatu dira.

Bost ontzi horiek erlojuaren kontrako bi estropadetan aritu dira. Gaur jokatuko da aurrenekoa Bermeon eta Getaria izan da onena, bigarren Samertoloameu, hirugarren Kaiku, laugarren Bueu eta bosgarren Tiran.

Gipuzkoarrak dira faborito nagusienak hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan aritzeko.

DENBORAK ETA SAILKAPENA

1. Getaria 21:25 (5 puntu)

2. Samertoloameu 21:29 (4 puntu)

3. Kaiku 21:30 (3 puntu)

4. Bueu 21:44 (2 puntu)

5. Tirán 21:49 (Puntu 1)

Igandean goizeko 11:20an play-offetako bigarren jardunaldia jokatuko da Portugaleten eta bertan erabakiko dira igoera txartelak.

-----------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADA EREMUKO BATIMETRIA:

-----------------------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADARAKO AURREIKUSITAKO MAREA:

Joera

  • Ostirala

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

Iragarpena

Gaur

2025/12/05

Gaur, ostirala, eguerditik aurrera eguraldia atseginagoa eta epelagoa izango da. Goizak aurrera egin ahala, mendebaldetik hasi eta ekialderantz, atertzera egingo du. Hala ere, arratsalde-gau partean Kantauri isurialdean han-hemenka euri pixka bat egin dezake. Goizean haizeak hego-mendebaldera eta tenperatura igo egingo da, bereziki ipar partean.

Tenperatura:

  • Bilbao: 8/16 ºC
  • Donostia:8/16ºC
  • Gasteiz:5/12 ºC
  • Iruña:6/11 ºC
Bihar

2025/12/06

Larunbatean tenperaturak goranzko bidean jarraituko du eta eguraldia lasaiagoa izango da. Hodeiak urdingune batzuekin tartekatuko dira eta oro har ateri eutsiko dio, hala ere, goizean oraindik hodeiek tantaren bat utz dezakete kostaldetik hurbil. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta tenperatura maximoak epelagoak izango dira, bereziki Kantauri isurialdean.

Tenperatura:

  • Bilbao: 14/18 ºC
  • Donostia:13/17ºC
  • Gasteiz:10/16 ºC
  • Iruña:7/15 ºC
Etzi

2025/12/07

Igandean giro argia eta epela izango da. Ostarte oso zabalak agertuko dira eta ateri eutsiko dio. Hala ere, goizean barnealdeko bailaretan lainoa sortuko da eta Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan iraunkorra izan daiteke. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak Kantauri isurialdean 17-19 ºC-ra hurbilduko dira, gainerakoan 15ºC-ak gaindituko dira.

Tenperatura:

  • Bilbao: 13/20 ºC
  • Donostia:12/19ºC
  • Gasteiz:6/15 ºC
  • Iruña:8/15 ºC

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 03:17:00
    15:44:00
  • Itsasbehera 09:26:00
    21:44:00
  • Tenperatura 15º
  • Itsasgora P: 4.67 / 4.63
    B: 0.65 / 0.77
  • Eguzkia UTC 07:29:00
    UTC 16:38:00
  • Ilargia 16:46:00
    08:22:00

2025/12/05

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, arratsaldetik aurrera indartu egingo da 4-5eko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldetik aurrera itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Bihar
  • Itsasgora 04:03:00
    16:32:00
  • Itsasbehera 10:15:00
    22:31:00
  • Tenperatura 15º
  • Itsasgora P: 4.72 / 4.55
    B: 0.64 / 0.85
  • Eguzkia UTC 07:30:00
    UTC 16:37:00
  • Ilargia 17:57:00
    09:31:00

2025/12/06

Goizaldean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, goizetik aurrera norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, gauean hego-osagaira egingo du, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 m inguruko olatuak altxatuko ditu, arratsaldean 3.5 m-ra igoz.

Etzi
  • Itsasgora 04:50:00
    17:22:00
  • Itsasbehera 11:05:00
    23:20:00
  • Tenperatura 15º
  • Itsasgora P: 4.67 / 4.39
    B: 0.72 / 1
  • Eguzkia UTC 07:31:00
    UTC 16:37:00
  • Ilargia 19:16:00
    10:23:00

2025/12/07

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3.5 m inguruko olatuak altxatuko ditu, goizean goiz 3 m-ra jaitsiko da eta arratsalde-gauean 2-2.5 m-ra.