Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Eusko Label Liga

Urdaibai da Eusko Label Ligako lider berria, Sestaoko Bandera irabazita

EITB MEDIA

Bou Bizkaia ontzia azkarrena izan da ohorezko txandan aritu diren traineru guztien artean. Zierbena bigarren izan da, Hondarribia hirugarren eta Donostiarra laugarren.

1:11
Bermeo Urdaibai

Urdaibaik bere hirugarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan, Sestaoko Bandera irabazita. Bizkaitarrek denborarik onena egin dute, Zierbenaren, Hondarribiaren eta Donostiarraren aurretik. Garaipen horri esker, bizkaitarrak Eusko Label Ligako lehen postuan dira orain, Hondarrribiarekin 64 puntura berdinduta.

Lehia estua izan dute ohorzko txandako lau traineruek. Hasierko paladetan Donostiarra izan da aurretik, baina lau ontzien artean izandako aldeak oso txikiak izan dira. Lehen ziaboga, Donostiarrak segundo bat atera dio Hondarribiari, eta bi segundo Zierbenari eta Urdaibairi. Bigarrenean, aldiz, Uraibai izan da aurretik, Zierbena segundo batera eta Donostiarra eta Hondarribia bi segundora.

Hirugarren ziabogan, Donostiarra izan da azkarrena eta Urdaibai mantsoena, lau segundora, baina azken luzean egoera iraultea lortu du Gorka Aranberriren ontziak. Bermeotarrak aurretik jarri dira eta lau segundo atera dizkio azken luze bikaina egin duen Zierbenari, eta beste horrenbeste Hondarribiari. Donostiarra ia bederatzi segundora sartu da.

Bosgarren tokia Cabo da Cruzentzat izan da. Galiziarrak nagusi izan dira bigarren txandan Orioren, Getariaren eta Lekittarraren aurretik.

Lehenengo txandan, berriz, Ondarroa jaun eta jabe izan da hasieratik amiera arte. Ondoren, Kaiku, 9 segundora, Santurtzi 15era, eta Samertolameu, 41era, sartu dira.

Urdaibai, ligako liderra

Eusko Label Ligako sailkapenena aldaketak izan dira. Orain Urdaibai da lider, Hondarribiarekin 64 puntura berdinduta, baina bi garaipen gehiagorekin. Hirugarren Zierbena da, bi puntura, eta laugarren Donostiarra. Getaria bosgarren postuan da.

Sestaoko Banderako denborak

Sestaoko Banderako denborak

Eusko Label Ligako sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena