Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Orio Kanpina Bandera

Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Orioko Bandera, erakustaldia emanda

A. B. E. | EITB MEDIA

Bermeoko taldeak bereganatu du garaipena Orion. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren. Eusko Label Ligako sailkapen nagusian Hondarribia da liderra, Urdaibai bigarren bi puntura eta Zierbena hirugarren hiru puntura.

1:18
Urdaibai

Urdaibaik irabazi du Orioko Bandera, igande honetan, uztailaren 16an, eta Bermeoko taldeak denboraldi honetako bigarren garaipena bereganatu du. Gainera, ligako sailkapen nagusian bigarren kokatu da, Hondarribia liderrarekiko bi puntura.

Ohorezko txandan lehiatu diren lau taldeen artetik atera da irabazlea. Urdaibai buruan jarri da hasieratik, pixkanaka-pixkanaka aurkariekiko abantaila hartzen joan da, eta aise nagusitu da Orioko uretan, 20 minutu eta 34 segundoko markarekin. Bigarren postua eskuratzeko borroka , ordea, oso estua izan da: parekatuta ibili dira Hondarribia eta Donostiarra, baina, azkenean, segundo bakarragatik izan da bigarren Hondarribia (20:46). Donostiarrak (20:47) hirugarren amaitu du. Denbora gehiago behar izan du estropada amaitzeko laugarren izan den Zierbenak (20:57).

Orioko Banderako bosgarren postua Getariarentzat (21:05.14) izan da. Getariarrek lehen txanda irabazi dute, baita estropada bikaina egin ere. Seigarren postua, aldiz, Lekittarra (21:05.60) bigarren txandako garailearentzat izan da. Aipatu behar da Getariaren eta Lekittarraren artean 46 ehuneneko aldea besterik ez dela egon.

Estropadako azken postuei dagokienez, Kaiku (21:31) izan da hamargarren, Samertolameu (21:35) hamaikagarren eta Cabo (21:51) hamabigarren.

Hala, bada, Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan da Hondarribia 54 punturekin. Talde gipuzkoarrak bi puntuko abantaila du bigarren den Urdaibairekiko ( 52 puntu) eta hiru puntu ateratzen dizkio hirugarren den Zirbenari (51 puntu).

Bestalde, jaitsiera saihesteko lehian Ondarroa (18 puntu) hamargarren, Santurtzi (17 ountu) hamaikagarren eta Samertolamu (11 puntu) hamabigarren.

Orioko Banderako sailkapena:

Orioko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Orioko Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia:

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media