Arrauna
Lekeition
Kaikuk Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazi du
Erredakzioa
Sestaoko ontziak Urdaibai eta Portugalete Lekeition aise gainditu ditu. Jose Luis Kortaren mutilek Bizkaiko txapelketa laugarren aldiz jarraian eskuratu dute.
-
Kaiku. Argazkia: EFE
Kaikuk Urdaibai eta Portugalete Lekeition aise gainditu ditu, eta Sestaoko ontziak Bizkaiko Tarineru Txapelketa laugarrenez jarraian eskuratu du. ‘Jarrillera’ ontziak ohorezko txanda indartsu hasi du, baina pixkanaka Kaiku atzetik aurrera joan da. Bigarren luzean Jose Luis Kortaren mutilek estropadaren burua hartu dute, eta Bizkaiko txapelketa irabazi dute.
Bigarren txanda Santurtzik irabazi du, eta ‘Sotera’ ontziak, aurreneko hiru sailkatuekin batera, Euskadiko Traineru Txapelketa lehiatzeko txartela eskuratu du