Arrauna
Orion
Kaiku eta Hondarribia, Euskadiko Txapelketa irabazteko faborito argiak
Erredakzioa
Sestaoko trainerua, San Miguel Ligako liderra eta Bizkaiko txapelduna, eta 'Ama Guadalupekoa' ontzia, Gipuzkoako txapelduna, ikurrina irabazteko faborito nagusiak dira.
-
Urdaibai. Argazkia: EFE
Gainera, Bizkaiko beste hiru tarineruak Urdaibai, Portugalete eta Santurtzi izango dira. Bermeoko taldea Oriora gogotsu helduko da, ezustekoa emateko helburuarekin. Gipuzkoatik San Juan, San Pedro eta Zumaia ere ikurrina eskuratzeko lehian arituko dira. Arrosak, ‘Bou Bizkaia’ ontziarekin batera, sorpresa ematen saiatuko dira.
Estropada asteartean, uztailaren 31n, zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en.