Itxi

Alaves

Agurra

Tomas Conechnyk Alaves utzi du eta Argentinako Racing Clubera joango da

EITB

Denboraldi honetan, 24 partida ofizial jokatu ditu babazorroekin, Liga eta Errege Kopakoak zenbatuta.

  • Tomas Conechny. Argazkia: Alaves.

    Tomas Conechny. Argazkia: Alaves.

Alavesek eta Avellanedako Racing Clubek akordioa lortu dute Tomas Conechny jokalaria fitxatzeko, horren ibilbide profesionalean etapa berri bati ekiteko, denboraldi batez babazorroen elastikoa jantzi ostean.

Conechny udan iritsi zen Gasteizera, Godoy Cruz taldetik. Denboraldi honetan, 24 partida ofizial jokatu ditu babazorroekin, Liga eta Errege Kopakoak zenbatuta.