Itxi

Alaves

Berritzea

Nahuel Tenagliak Alavesen jarraituko du hurrengo hiru denboraldietan

EITB MEDIA

Tenaglia jokalari argentinarrak 130 norgehiagoka jokatu ditu, 2022ko otsailean Gasteizera iritsi zenez gero.

  • Nahuel Tenaglia

    Nahuel Tenaglia, Alaveseko jokalaria. Irudia: EITB Media

Nahuel Tenagliak eta Alavesek kontratua luzatzea erabaki dute, 2029ra arte, asteazken honetan klub babazorroak jakinarazi duenez.

2022an Gasteizera iritsi zenetik, 130 partida ofizial jokatu ditu Gasteizko taldearekin. Horietan, zazpi gol sartu eta sei asistentzia egin ditu.

Halaber, denboraldi honetan, minutu gehien jokatu dituen jokalarietan bigarrena da futbolari argentinarra, Ligan 1.170 minutu pilatu baititu.