Alaves
Euskal derbia
Alaves-Osasuna arrisku handiko partidatzat jo dute
eitb.eus
15.000 zale inguru izango dira Mendizorrotzako futbol-zelaian, partida larunbatean jokatuko da, 20:15ean. Bi taldeetako zaleen arteko harremana beti izan da ona.
-
Derbia Mendizorrotzan
Indarkeriaren, Xenofobiaren eta Arrazakeriaren kontrako kirol-komisioak arrisku handiko partidatzat jo du Alaves-Osasuna neurketa.
Euskal derbia larunbatean jokatuko da Mendizorrotzako futbol-zelaian, iluntzeko 20:15ean.
Bertan, 15.000 zale bilduko dira partida ikusteko, eta horietatik 3.000 inguru nafarrak Osasuna animatzeko. Bi taldeetako zaleen arteko harremana beti izan da ona eta giro polita bizi izan da zaleen artean.