Alaves
Pellegrino: 'Malagak daukagun guztia ematea eskatuko digu'
Erredakzioa
Alavesek Mendizorrotzan jokatuko du igande honetan, 12:00etan. Ibai eta Alexis zalantza dira, eta baja izango dira Kiko Femenia eta Dani Torres.
-
Mauricio Pellegrino. Argazkia: EiTB
Mauricio Pellegrino Alaveseko entrenatzaileak argi du Malaga aurkari zaila izango dela. Arabako taldeak Mendizorrotzan jokatu du igande honetan, 12:00etan. "Malagak daukagun guztia ematea eskatuko digu", adierazi du Pellegrinok.
"Malaga talde dinamikoa da, eta kalitate handiko taldea. Gauzak oso zail jarriko dizkigu", esan du Alaveseko entrenatzaileak. Bestalde, ez du argitu Ibai eta Alexis jokatzeko prest egongo diren edo ez, baina badirudi jokatu ahalko dutela. Kiko Femenia eta Dani Torres, aldiz, baja izango dira.
Pellegrino pozik dago aste hauetan bere jokalariek egin duten lanarekin eta Ligako geldialdia ondo etorri zaiela aitortu du: "Geldialdia ondo etorri zaigu indarra hartzeko eta jokoan hobetu beharreko guza batzuk zuzentzeko".
zeko".