Alaves
Igandean, 18:30ean
Ls Palmas-Alaves, sailkapenaren erdialdeko taldeen arteko lehia
Erredakzioa
Arabako taldeak Kanariar Uharteetan jokatuko du igande honetan, 18:30ean. Helburua garaipena lortzea da posturen bat igo ahal izateko.
-
Lehen itzuliko Alaves-Las Palmas partidako irudia. Argazkia: EFE
Alavesek Las Palmasen aurka jokatuko du igande honetan Kanariar Uharteetan, 18:30ean. Bi taldeak LaLigako sailkapenaren erdialdean daude; Arabako taldeak sailkapenean posturen bat igotzea ahalbidetzen dion garaipena nahi du, eta Las Palmasek salbazioa matematikoki bermatu gura du.
Zou Feddal eta Edgar Mendez jokatzeko prest izango ditu Mauricio Pellegrino entrenatzaileak, baina Alexis zalantza da. Ruben Sobrino da deialdiko berritasun nagusia.
Las Palmasen Kevin-Prince Boateng hamaikakora itzuliko da, baina Vicente Gomez eta Jonathan Viera deialditik at geratu dira. Quique Setienek zuzentzen duen taldeak azken hilabeteetako bolada txarra aldatzea du helburu.
Ustezko hamaikakoak:
Deportivo Alavas: Pacheco; Femenia, Laguardia, Ely edo Feddal, Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Toquero edo Mendez, Camarasa, Ibai; eta Deyverson.
UD Las Palmas: Raul Lizoain; Míchel Macedo, Lemos, Bigas, Dani Castellano; Montoro; Momo, Roque Mesa, Tana, Jese; eta Prince Boateng.
Epailea: Jose Luis Munuera Montero.
Zelaia: Gran Canaria.
Ordua: 18.30ean.