Itxi

Alaves

Errege Kopa

Alavesek emaitza ona lortu nahi du Valentziaren aurka Mestallan

Erredakzioa

Arabako taldeak gaur jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida arratsaldeko 19:00etan.

  • Alaves-Valentzia partidako irudia. Argazkia: EFE

    Denboraldi honetako Alaves-Valentzia partidako irudia. Argazkia: EFE

Alavesek Valentziaren aurka jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida Mestallan, 19:00etan. Arabako taldearen helburua da emaitza on bat lortzea, iztuliko partidan finalerdietarako txartela lortzeko aukera gehiago izateko.

Abelardo Fernandez entrenatzaileak taldea zuzentzeko ardura hartu duenetik bolada onean da Alaves, partida bakarra galduta. Ligan Sevillari irabaztetik dator Alaves, eta Errege Kopan kanpoan utzi ditu Getafe (4-0) eta Formentera (5-1) taldeak.

Arabako taldearen deialditik at geratu dira taldetik irtetzeko aukera asko dituzten Bojan Krkic, Christian Santos eta Alexandar Katai. Min hartuta dauden Burgui eta Vigaray ere Gasteizen geratu dira. Manu Garcia ere ez dago deialdian arazo fisiko batzuk dituelako, eta Rodrigo Elyk atsedena hartuko du, Ligari begira. Ondorioz, Siveira egongo da atean; Maripan egongo da defentsaren erdian Alexisekin edo Laguardiarekin batera, eta Dieguez eta Duarte hegaletan; Dani Torres eta Medran egongo dira zelai erdian, eta hegaletan Wakaso eta Hernan Perez; aurrean Sobrinok jokatuko du Guidettirekin edo Demirovicekin.

Bestalde, Valentzia sasoi onean dago, bai Ligan baita Kopan ere. Marcelino entrentzaileak, min hartuta dauden Jeison Murilloren eta Carlos Solerren bajak izango ditu. Ferran Torresek ere ezingo du jokatu Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin egongo baita. Beste kanporaketetetan egin duen moduan, Marcelinok aldaketak egingo ditu hamaikakoan.

Valentziaren atea Jaume Domenechek zainduko du; Montoyak, Garayk, Vezok eta Gayak osatuko dute defentsako lerroa; zelai erdia Kondogbiak, Maksimovicek, Parejok eta Andreas Pereirak osatuko dute; aurrealdean Luciano Viettok eta Simone Zazak jokatuko dute.

Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Jaume, Montoya, Garay, Vezo, Gaya; Kondogbia, Parejo, Andreas Pereira, Maksimovic; Zaza eta Vietto.

Alaves: Sivera; Alexis edo Víctor, Maripan, Dieguez, Duarte; Dani Torres, Medrán; Hernan Perez, Sobrino, Wakaso; eta Demirovic edo Guidetti.

Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez.

Zelaia: Mestalla.

Ordua: 19.00etan.

 

0etan.