Itxi

Alaves

Akordioa

Manu Garcia, Alavesekin kontratua berritzetik gertu

eitb.eus

Bi aldeen arteko akordioa ixtear da. Bi urtez jarraituko du kapitainak Alavesen eta beste urtebetez luzatzeko aukera negoziatzen ari dira.

  • Laguardia, Manu Garcia eta Rodrigo Ely. Argazkia: EFE

    Laguardia, Manu Garcia eta Rodrigo Ely, Alavesen gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

ETBk jakin duenez, Manu Garcia eta Alaves bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzetik gertu daude. Bi aldeen arteko akordioa ia erabatekoa da, eta laster itxiko dute kontratu-berriztea.

Klubaren eta jokalariaren arteko sintonia erabatekoa da. Printzipioz, Manu Garciak bi urtez luzatuko du kontratua Alavesekin eta hirugarren denboraldi batez luzatzeko aukera negoziatzen ari dira orain.

Negoziazioek tentsio puntu bat izan zuten, ETBk jakitera eman zuen bezala. Alde bakoitzak bere proposamena egin zuen, eta bietako bat ere ez zegoen  besteraena onartzeko prest.

Manu Garciaren lehen aukera beti izan da Alavesen jarraitzea. Kapitainak Ligako hiru talderen proposamenak izan ditu, baina hirurak baztertu ditu, bere nahia Alavesen jarraitzea izan baita.