Itxi

Alaves

Eibar

Tomas Pinak zuntz haustura du

Agentziak | Erredakzioa

Eibarren aurkako norgehiagokan aldatu behar izan zuten jokalariak zuntz haustura du eskuin hankako bizeps femoralean, eta aste batzuk eman beharko ditu jokatu gabe.

  • Tomas Pina Celtaren aurkako gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Tomas Pina Celtaren aurkako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Tomas Pina Alaves taldeko jokalariak minduta amaitu zuen Eibarren aurkako norgehiagoka, zuntz haustura baitu eskuin hankako bizeps femoralean, Alavesek gaur jakitera eman duenez. Ondorioz, aste batzuk emango omen ditu jokatu gabe.

Abelardok Eibarren aurkako partidaren 36. minutuan aldatu behar izan zuen Tomas Pina jokalaria. Gaur bertan hasiko da tratamendu berezia jasotzen.

Erdilari babazorroak aste batzuk emango omen ditu jokatu gabe. Wakasorekin batera, Alavesen lesionatuen zerrendan sartu da Pina.