Itxi

Eibar

Alavesen aurka

Armaginak nagusi, emozioz betetako euskal derbian

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Partida estua eta zirraragarria izan da oso, zeinetan xehetasunak ezinbestekoak izan diren (2-1). Azken zatian 10 jokalarirekin aritu dira bi taldeak, epaileak Duarte eta De Blasis kanporatu baititu.

  • Armaginak gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Armaginak gola ospatzen. Argazkia: EFE

Eibar izan da nagusi Alavesen aurka jokatu duen emozio handiko euskal derbian. Indarrean zelairatu dira bi taldeak, eta lehen aukerak eta jokoa ikusita neurketa parekatua izango zela ematen zuen, azken unera arte erabakitzen ez den horietakoa, hain zuzen ere.

Denetarik izan da norgehiagokan, ez da ezer falta izan. Partida zirraragarria, benetan, euskal zaleentzat eta futbolzale guztientzat, oro har.

Alavesi dagokionez, Pacheco atepean egon ez izana izan da albiste; Eibarren, ordea, Dmitrovic lehen hamaikakoan aritu da, oraindik erabat sendatuta ez zegoela zirudien arren.

Alavesek gol goiztiarra egin du, neurketa hasi eta hiru minutura (VAR sistema erabili behar izan dute baieztatzeko), Manu Gartziak buruz jotako erremate bati esker (0-1).

Eibarrek defentsan hobekuntzarik erakutsi gabe jarraitu du, eta orduan jaso du babazorroen gola.

22. minutuan ere erabili behar izan dute VAR sistema, Iglesias Villanueva epaileak Eibarren aldeko penaltia adierazi duenean, eta falta areaz kanpo izan dela argitu dute, baina Duarte kanporatu du epaileak, gola saihesteko falta nabarmena egin duela iritzita.

Bigarren zatian

Norgehiagokaren bigarren zatiari dagokionez, lehenengo zatiko azken minutuetako jokoak jarraipena izan du bigarrenean. Armaginak nagusitu dira, baina ez du zehaztasun handirik izan erdiraketak eta erremateak egiteko orduan.

Iglesias Villanueva epaileak De Blasis kanporatu du, inolako arriskurik ez zuen jokaldi batean, denboraz kanpo sarrera larri bat egitea egotzita.

Indarrak parekatu egin dira, eta bi taldeak 10 jokalarirekin aritu dira partida bukatu den arte.

Eibarrek gauzak inoiz baino zailago zituela zirudienean, baina, jaurtiketa ederra egin du Jordanek, partida amaitzeko 25 minutu falta zirenean, eta berdinketa jarri du markagailuan (1-1).

Azken minutuetan, Alavesek ez du aukerarik sortu Dmitrovicen ateari begira, eta horretaz baliatuz, armaginek markagailua irauli dute luzapenean, Diopek buruz egindako golari esker (2-1).

Fitxa teknikoa:

Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Arbilla, Paulo, Cote (Cucurella, 65. min); Jordan, Diop, Escalante (Charles, 41. min); Orellana, Kike Garcia (Enrich, 68. min), De Blasis.

Alaves: Sivera; Martin, Laguardia, Maripan, Duarte; Manu Garcia, Tomas Pina (Brasanac, 34. min), Jony (Sobrino, 76. min), Ibai; Borja Baston (Vigaray, 28. min), Calleri.

Golak: 0-1, 3. min, Manu Garca. 1-1, 68. min, Jordan. 2-1, 90. min, Diop.

Epailea: Iglesias Villanueva.