Itxi

Alaves

BERRITZEAK

Laguardiak eta Pachecok kontratuak berritu dituzte Alavesekin, 2022 eta 2023ra arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Biek zituzten 2020ra arteko loturak Gasteizko taldearekin, baina bi eta hiru urte gehiago jarraituko dute babazorro gisa jokatzen.

  • Victor Laguardia eta Fernado Pacheco.

    Victor Laguardia eta Fernado Pacheco. Argazkia: @alaves

Victor Laguardiak eta Fernando Pachecok euren kontratuak luzatu dituzte Alavesekin. Atzelariak 2022ra arte jarraituko du babazorroen elastikoa janzten; atezainak, berriz, 2023ra arte segituko du gasteiztarren atepean.

Batak zein besteak 2020ra arteko kontratuak zituzten, baina lotura berriarekin bi eta hiru urtez gehiagoz jokatuko dute Alavesen.

Jokalari biek izugarrizko garrantzia dute Abelardoren hamaikakoetan, eta egungo taldean dauden jokalarien artetik Alavesekin partida gehien jokatu dutenak dira, Manu Garcia kapitainarekin batera.

Victor Laguardia (29 urte) 2014an iritsi zen talde arabarrera. Orain arte 146 norgehiagoka jokatu ditu Alavesekin (horietako 140 titular gisa), eta zazpi gol sartu ditu.

Fernando Pacheco (26 urte), aldiz, 2015ean heldu zen Gasteizera Real Madriletik, eta 136 partidatan defendatu du Alavesen atea.