Publizitatea
Itxi

2019/04/07

14:00

Alaves

Puntu bana, Leganesen aurka

Alavesi ihes egin dio garaipenak, luzapenean (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Jonathan Silvak 93. minutuan egindako golak Callerik 17.ean penaltiz sartutakoa berdindu du. Partida eskasa jokatu dute bi taldeek, oso aukera gutxirekin.

  • Jony, Alavesekoa, partidako jokaldi batean

    Jony, Alavesekoa, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alavesek eta Leganesek puntu bana eskuratu dute Mendizorrotzan jokatutako partidan. Jokoa nahasia eta eskasa izan da, eta gol aukera gutxi. Arabarrek aurrea hartu dute lehen zatian Cllerik penaltiz egindako golari esker, baina Silvak, luzapenean, banakoa egin du, ezustean.

Leganesek hobeto hasi du partida, etxeko taldeari jokoan sartzea kosta egin zaiola aprobetxatuta. Abelardoren jokalariek baloi asko galdu dituzte leku arriskutsuetan.

Leganes eskumako hegaletik sartu da gehien bat, baina Alaves berpiztu egin da eta arriskua sortzea lortu du. 16. minutuan, Jonyk egindako erdiraketa arriskutsua Siovasek urrundu du, Calleriren errematea saihestuz.

Bi minutu ondoren iritsi da lehen zatiko jokaldirik garrantzitsuena. Bustinzak Calleriri heldu dio area barruan eta Mateu Lahoz epaileak penaltia adierazi du.

Penaltia argentinarrak berak jaurti eta sartu u. Pichu Cuellar engainatuz. Calleriren zazpigarren gola da aurtengo Ligan.

Bigarren zatian, jokoa biziagoa izan da, bi taldeak aurkariaren ate inguruan arriskua sortzen saiatu dira, baina, orokorrean, jokoa eskasa izan da, eta aukerak, urriak.

Partidaren amaieran, Leganesek gora egin du eta bere ahaleginak saria izan du 92. minutuan. Jonathan Silvak baloia erdiratu du eta, ezustean, Laguardia gainditu du ate barrura sartuz. Azkenean, banakoa Mendizorrotzan.



Fitxa teknikoa

1 - Alaves: Fernando Pacheco; Martín, Laguardia, Ely, Rubén Duarte; Inui (Twumasi, 78. min), Tomás Pina, Manu, Jony (Ximo Navarro, 88. min); Calleri eta Bastón (Wakaso, 75. min).

1 - Leganes: Pichu Cuéllar; Bustinza (Arnaiz, 69. min), Rodri Tarín, Siovas; Nyom, Eraso (El Zhar, 75. min), Rubén Pérez, Gumbau, Silva; Sabin Merino (Michael Santos, 75. min) eta Braithwaite.

Golak: 1-0, 18. min: Calleri, penaltiz. 1-1, 92. min: Jonathan Silva

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena