Itxi

2019/04/19

22:57

Alaves

Mendizorrotzan

Bi goleko errenta alferrik galdu du Alavesek (2-2)

Agentziak | Erredakzioa

Abelardoren aldea 2-0 jarri da aurretik lehen zatiko 25. minuturako, baina Joaquinek eta Unalek norgehiagoka berdintzea lortu dute. Galtzeko arriskuan ere izan dira arabarrak.

  • Aguirregabiria (Alaves) eta Plano (Valladolid) partidako jokaldi batean

    Aguirregabiria (Alaves) eta Plano (Valladolid) partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Valladoliden ahaleginak saria izan du Mendizorrotzan eta Sergiok entrenatzen duen taldeak puntu bat atera du Alavesen aurkako partidan. Gasteiztarrak 2 eta 0 aurreratu dira Yoel atezainak egindako bi hutsei esker, Ligako 33. jardunaldia hasi duen norgehiagokan.

Partida alde jarri zaie gasteiztarrei 4. minutuan. Yoel baloia urruntzen saiatu da baina baloiak Guidetti jokalarian jo du eta ondoren kanpotarren atean sartu da, bi taldeak oraindik norgehiagoka neurria hartzen ari zirenean.

Gauza askorik egin gabe, Alavesek aldea handitu egin du 20 minutu geroago. Yoel Rodriguezek ez du bere irteera ondo neurtu Jonyk jaurtitako falta batean, era baloia zuzenean barrura sartu da.

38. minutuan, Valladolidek aldea murriztu du, aurretik prestatutako jokaldi batean.  Joaquinek errematea lurretik egin du, taldekide batek falta bat atera ostean, eta baloia Fernando Pachecoren atean sartu du.

Bigarren zatia lasaiagoa izan da lehenengoaren azken minutuekin alderatuta, eta bi taldeek ez dute aukera argirik sortu.

Penaltia Alavesen aurka

Alavesek erritmoa bizitu du eta partida erabakita uzten saiatu da, baina Estrada Fernandez epaileak penaltia adierazi du Rodrigo Elyk Sergi Guardiola area barruan bota duelako. Enes Unal turkiarrak jaurti du zigorra eta 2 eta 1ekoa jarri du markagailuan 76. minutuan.

Azken  minutuetan, neurketak ez du jaberik izan, eta bi taldeak erraz iritsi dira aurkariaren areara. Biek baloi bana jaurti dute zutoinera, eta aurretik Pachecok bi geldiketa ikusgarri egin behar izan ditu Valladoliden hirugarrena saihesteko.


Fitxa teknikoa

2 - Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Ely, Maripán, Marín; Inui (Rolán, 59. min), Manu, Tomás Pina, Jony; Guidetti (Wakaso, 74. min) eta Calleri.

2 - Valladolid: Yoel; Antoñito, Olivas, Calero, Nacho; Keko Gortan (Waldo, 20. min), Borja (Míchel, 31. min), Joaquín, Óscar Plano; Guardiola eta Ünal.

Golak: 1-0, 4. min: Guidetti. 2-0, 24. min: Jony. 2-1, 38. min: Joaquín. 2-2, 76. min: Ünal, penaltiz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;