Itxi

Alaves

Hiru denboraldirako

Alavesek Lucas Perez fitxatu du

Erredakzioa

Aurrelari galiziarra West Hametik heldu da Arabako taldera, eta 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.

1:13
Lucas Perez

Alavesek Lucas Perez fitxatu du. Aurrelari galiziarra West Ham taldetik dator, eta 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du Gasteizko klubarekin. Hala jakinarazi du Alavesek, astelehen honetan.

Lucas Perez, A Coruñan jaio zen, 1988ko irailaren 10ean. Atletico Madrilen harrobiko taldeetan hasi zen jokatzen, eta Rayo Vallecanon amaitu zuen 2009. urtean. 2011n Ukrainara joan zen, Karpatyn eta Dinamo Kieven jokatu zuelarik. 2014an Greziako PAOK taldeak fitxatu zuen. Deportivon amaitu zuen utzita urte horretan, eta, 2015ean fitxatu egin zuen talde galiziarrak.

Ondoren, 2016an, Arsenalek fitxatu zuen Lucas Perez, eta lehen denboraldia utzita jokatu zuen Deportivon. 2018an iritsi zen West Ham Unitedera, bertan 19 partida jokatu zituelarik, eta 6 gol sartu.

Alavesen jokatutakoa da Lucas Perez, 16 urterekin Arabako taldeko jubenil mailako taldean egon baitzen hilabete batzuetan.