Itxi

Alaves

Hirugarren Maila

Sestao River, Alaves B eta Portugalete Bigarren B Mailara igotzeko finalean dira

Erredakzioa

Hiru euskal taldeek igotzeko finala jokatuko dute kanporaketa gainditu baitute. Mutilverak, aldiz, galdu egin du, eta Bigarren B Mailan jokatzeko ametsak ihes egin dio.

  • Portugalte CF. Argazkia: @clubportugalete

    Portugalte CF. Argazkia: @clubportugalete

Sestao River, Alaves B eta Portugalete Bigarren B Mailan jokatzeko finalean izango dira, kanporaketa gainditu baitute. Mutilverak, aldiz, galdu egin du, eta, beraz, igoeraren ametsak ihes egin dio.

Sestao River finala jokatzeko sailkatu da Poblense 3-1 garaituta, Victor Monteirok, Villarrek eta Ander Pachecok lortutako golen bitartez. Beraz, 4-2ko markagailu orokorrarekin sailkatu da River.

Bestalde, Alaveseko filiala ere izango da finalean, 1-0 menderatu baitu Escobedo. Gasteizko taldeak ondo babestu du 80 minutuan Adrian Plazak partidaren 10. minutuan lortutako gola.

Portugalete ere iritsi da finalera. Izan ere, bizkaitarrek etxean Alondrasen aurka jokatuko partida 1-1 bukatu da. Joaneko partidan lortutako emaitzak eman dio sailkapena Carlos Docandoren taldeari, 3-2ko markagailu orokorrarekin.

Mutilverak, aldiz, 2-0 galdu du Luancoren aurka, nahiz eta partida ona jokatu, eta finaletik at geratu da. Nafarroako taldeak erasoari ekin dio, baina, hala ere, Asturiasko taldeak ondo babestu du partida hasieran lortutako abantaila, eta partida amaieran itxi du kanporaketa.

Horrenbestez, hiru euskal talde izango dira Bigarren B Mailara igotzeko finalean: Sestao River, Alaves B eta Portugalete.

Play-offeko emaitzak
Larunbata, ekainak 15
Sestao-River vs Poblense3-1 (4-2)
UM Escobedo vs Alaves B0-1 (1-4)
Gimnnastica Segoviana vs VILLARROBLEDO0-1 (1-3)
Igandea, ekainak 16
Portugalete vs Alondras1-1 (3-2)
Luancoko Marina vs Mutilvera2-0 (2-0)
LEALTAD VILLAVICIOSA vs Formentera3-0 (3-1)
LA NUCIA vs Arandina1-0 (2-2)
ZAMORA vs Alcobendas0-0 (2-0)
Tamaraceite vs AE PRAT0-1 (0-1)
CADIZ B vs Numantzia B1-0 (1-0)
Bergantiños vs VILLARRUBIA2-1 (2-3)
Real Jaen vs ALGECIRAS0-2 (0-3)
MALLORCA B vs Utrera2-1 (2-1)
Logroñes vs LAS ROZAS1-1 (1-1)
LINARES DEPORTIVO vs Moralo2-0 (2-2)
Lorca Deportiva vs UNION VIERA2-1 (2-2)
SOCUELLAMOS vs Union Mostoles2-0 (3-2)
TARAZONA vs El Palo1-0 (2-2)