Itxi

Futbola

2. B Mailara igoera

Euskal taldeen aurkariak igoera faseko bigarren kanporaketetan

A.B.

Alondras-Portugalete, Alaves B-Escobedo, Poblense-Sestao eta Mutilvera-Marino Luanco dira gure taldeen kanporaketak Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako finalerdietan.

  • Club Portugalete. Argazkia: @clubportugalete

    Club Portugalete. Argazkia: @clubportugalete

Astelehen honetan zozketatu dira Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako bigarren txandako kanporaketak, Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen (Madril) duen Futbolaren Hirian.

Portugaletek Alondras izango du aurkari; joaneko neurketa Cangas do Morrazon (Pontevedra) jokatuko da, eta, itzulikoa La Floridan (Portugalete, Bizkaia). Alaves Bren aurkaria Escobedo izango da. Arabako taldeak etxean jokatuko du joaneko norgehiagoka, eta Kantabrian itzulikoa. Sestao Riverrek, aldiz, Poblenseren kontra jokatuko du, joaneko partida La Pueblan (Mallorca) izango delarik, eta, itzulikoa Las Llanasen (Sestao, Bizkaia). Azkenik, Mutilveraren aurkaria Marino Luanco izango da. Nafarroako taldeak etxean jokatuko du joaneko neurketa, eta Asturiasen itzulikoa.

Joaneko norgehiagokak ekainaren 8-9ko asteburuan jokatuko dira; itzulikoak, aldiz, ekainaren 15-16ko asteburuan.

Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako kanporaketak (finalerdiak):

Prat - Tamaraceite

Formentera - Lealtad

Mostoles - Socuellamos

El Palo - Tarazona

Numantzia B - Cadiz B

Algeciras - Real Jaen

Alondras - Portugalete

Alaves B - Escobedo

Alcobendas - Zamora

Arandina - La Nucia

Poblense - Sestao River

Villarrobledo - Gimnastica Segoviana

Moralo - Linares

Mutilvera - Marino Luanco

Union Viera - Lorca

Utrera - Mallorca B

Las Rozas - SD Logroñés

Villarrubia - Bergantiños