Itxi

Alaves

Hiru denboraldirako

Alavesek Pere Pons fitxatu du

Erredakzioa

Kataluniako futbolariak hiru urterako kontratua sinatu du talde arabarrarekin, 2022ko ekainaren 30era arte.

  • Pere Pons. Argazkia: Deportivo Alaves

    Pere Pons. Argazkia: Deportivo Alaves

Pere Pons Alaveseko jokalaria da jada, hala jakinarazi baitu ostegun honetan Arabako taldeak. Kataluniako erdilariak hiru denboraldirako kontratua sinatu du Arabako taldearekin, 2022ko ekainaren 30era arte.

Ponsek 26 urte ditu, eta Girona taldetik iritsi da Alavesera. Gironako harrobian hazitako jokalaria da, eta bertan jokatu zuen, 2013-2014 denboraldiko neguko merkatuan Bigarren B Mailako Olotera utzita joan zen arte.

Gironarekin Lehen Mailara igotzea lortu zuen Pere Ponsek 2017-2018 denboraldian. Hurrengo sasoian, 2018-2019 denboraldian, Lehen Mailatik jaitsi egin zen talde katalanarekin. Pere Ponsek 65 partida jokatu ditu Gironarekin eta horietatik 62tan hasierako hamaikakoan egon da.