Itxi

Alaves

Geratzea erabaki du

Laguardiak Alavesen jarraituko du

A.B.

ETBk jakin duenez, Victor Laguardiak Alavesen jarraitzea erabaki du, nahiz eta beste talde batzuen eskaintzak izan dituen.

6:23
Víctor Laguardia

ETBk jakin duenez, Victor Laguardiak Alavesen jarraituko du 2019-2020 denboraldian. Jokalariak kontratua du Arabako taldearekin 2022ko ekainaren 30era arte, eta beste talde batzuen eskaintzak izan dituen arren, Alavesen geratzea erabaki du.

Valentzia izan da Laguardia fitxatzeko interes gehien azaldu duen taldea. Aragoiko erdiko defentsa fitxatu nahi izan du Valentziak, baina azkenean ez du lortu. Victor Laguardiak ez zuen jokatu Ligako lehen jardunaldiko partida Alavesekin (Levanteren aurka, 1-0), min hartuta egon zelako. Laguardiak ez jokatzeak, Valentziak fitxatuko zuenaren zurrumurruak areagotu zituen, baina lesioa izan zen Levanteren kontrako neurketa ez jokatzearen arrazoi bakarra.

Alavesentzat oso jokalari garrantzitsua da Laguardia. Indarra du aldagelan, eta maitatua da zaleen artean. 2014-2015 denboraldian iritsi zen Alavesera, eta 2015-2016 denboraldian, jokalari garrantzitsua izan zen Arabako taldeak Lehen Mailara igotzea lortu zuenean. Gainera, Errege Kopako finalera iristea lortu zuen 2016-2017 denboraldian (porrota Bartzelonaren aurka, 3-1), nahiz eta ezin izan zuen finala jokatu, bi egun lehenago lesionatu egin baitzen. Eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta sei hilabete egon zen jokatu gabe. Behin lesioa gaindituta, ezinbesteko jokalaria izan zen Abelardo Fernandez entrenatzailearentzat, Asturiarrak Alavesen eman zuen urte t'erdian.