Itxi

Alaves

0-1

Sevilla izan da nagusi Alavesen aurkako norgehiagokan

ERREDAKZIOA

Faltaz egin du gola Joan Jordanek 37. minutuan talde andaluziarra lidertzan jarriz eta Mendizorrotzako hiru puntuak bere eginez.

  • Alaves-Sevilla (0-1)

    Alaves-Sevilla (0-1)

Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak
Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak (Alaves - Sevilla)0:1:45 min.
Porrota jaso du Alavesek etxean Sevillaren aurkako jokatutako norgehiagokan. Laugarren jardunaldiari dagokion partidako hiru puntuak andaluziarrek eskuratu dituzte Joan Jordanek 37. minutuan faltaz egindako golari esker.
Neurketa bukatu nahian, Julen Lopetegiren taldeak orduari begiratzeko eskatu dio epaileari 90 minutu igaro direnean, Alavesek aukera garbi bat izan baitu bere alde luzapenean.

Aukerekin hasi dute neurketa biek ala biek, baina lehen aukera garbia Joselu Matoren eskutik iritsi da, hala ere, ez du Tomas Vacliken atetik igarotzerik izan.

37. minutuan iritsi zaie andaluziarrei jokaldirik erabakigarriena, Joan Jordanek faltaz jaurti eta Fernando Pachecoren atea igaro duen, alegia; azken honek ezin izan baitu ezer gutxi egin berau gelditu ahal izateko.

Alavesek, hala ere, azken unera arte estutu ditu hortzak eta luzapenean Manu Garciak ezustekoa eman du, nahiz eta amestutako amaiera eman ezin izan dion.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Ely, Laguardia, Duarte; Vidal (Borja Sainz, 70.min), Tomas Pina, Pere Pons (Burke, 46.min), Wakaso; Lucas Perez (Manu Garcia, 59.min) eta Joselu.

1 - Sevilla: Vaclik; Jesus Navas, Diego Carlos, Carriço, Reguilon; Joan Jordan (Gudelj, 67.min), Fernando, Ever Banega; Ocampos, Torres (Vazquez, 78.min) eta De Jong (Chicharito, 70).
 
Golak: 0-1, 37.m: Jordan, faltaz.