Itxi

Alaves

Osasun partea

Wakasori ebakuntza egingo diote eskuin eskuan duen haustura sendatzeko

Erredakzioa

Wakaso Mubarak Alaves taldeko jokalaria kirofanotik pasako da, haustura baitu eskuin eskuko metakarpoan. Sendatze-epea laburra izango da, eta prest egongo da Valladoliden aurkakorako.

  • Wakaso eta Kubo. Argazkia: EFE

    Wakaso, Kuboren parean, Alaves-Mallorca partidan. Argazkia: EFE

Wakaso Mubarak Alaveseko jokalariari ebakuntza egingo diote eskuin eskuko metakarpoko haustura sendatzeko. Erdilariak Osasunaren aurkako euskal derbian hartu zuen min.

Futbolaria kirofanotik pasako den arren, sendatze-epea oso laburra izango da, eta astean zehar entrenamenduetara itzuli ahalko da. Gainera, prest egongo da Valladoliden aurkako partidarako.

Alavesek jakinarazi duenez, klubak egunero emango du Wakasoren egoeraren berri. Ustez, ebakuntza erraza da, eta jokalariaren eboluzioa azkarra izatea espero da.