Itxi

Alaves

Peroneoa hautsita

Tomas Pina, 4 hilabete bajan

eitb.eus

Granadaren kontrako partidan berdegunea utzi behar izan zuen. Aste honetan bertan egingo diote ebakuntza.

  • Lesio larria du Tomas Pinak

    Lesio larria du Tomas Pinak

Deportivo Alavesek bere web orrian baieztatu du Tomas Pina jokalariaren lesio larria.

Los Carmeneseko futbol-zelaian Granadaren kontra jokatuko partidan lesionatu zen. 48 ordu pasa ondoren egin beharreko frogak egin dizkiote eta diagnostikoaren arabera ezker hankako peroneoa hautsita du Pinak.

Aste honetan bertan egingo diote ebakuntza eta lau bat hilabete emango ditu bajan.