Itxi

Alaves

LARUNBATA, 16:00etan

Kopako kanporatzea ahaztarazi nahi du Alavesek Camp Noun

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Babazorroek Jaenen aurkako porrota atzean utzi nahi dute, Bartzelonaren etxean zerbait positiboa lortuta.

  • Alaveseko jokalariak aurtengo denboraldiko gol bat ospatzen.

    Alaveseko jokalariak aurtengo denboraldiko gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek emaitza positiboa lortzea espero du larunbat honetan (16:00) Camp Nou futbol-zelaian (16:00), Bartzelona liderraren aurka jokatuko duen Ligako neurketan.

Alaveseko zaleak lur-jota amaitu zuten joan zen asteartean, bere taldea Errege Kopatik at geratu baitzen Hirugarren Mailan jarduten duen Jaenen aurka (3-1).

Egoera horrek, joan den jardunaldian Leganesen aurka (1-1) azken orduan salbatutako puntuak eta Granadaren (3-0) eta Real Madrilen (1-2) aurkako azken porrotek, zapore garratza utzi dute Gasteizko taldearen inguruan.

Asier Garitanok jokalari guztiak jokatzeko moduan izango ditu, Tomas Pina lesionatua izan ezik, eta litekeena da zelai erdian Manu Garcia, Wakaso Mubarak eta Pere Ponsekin jokalariak pilatzearen aldeko apustua egitea.

Era berean, Victor Laguardia itzuliko da taldera, Rodrigo Elyrekin batera atzealdeko erdialdean arituko dena. Ximo Navarro eta Ruben Duarte, berriz, hegaletan egon litezke.

Fernando Pacheco atepera itzuliko da, Errege Kopan Antonio Siverari postua utzi ondoren. Erasoko guneari dagokionez, Oliver Burke, Aleix Vidal eta Lucas Perez egongo dira.

Babazorroek Ligako liderra izango dute aurrez aurre, Real Madrilekin 36 puntura berdinduta dagoena. Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldea zalantza batzuekin iritsiko dira partidara, asteazkenean Real Madrilen aurka hutsean berdindu ostean (0-0).

Balizko hamaikakoak:

Bartzelona: Ter Stegen, Semedo, Pique, Lenglet, Alba, Busquets, De Jong, Rakitic, Messi, Suarez eta Griezmann.

Alaves: Pacheco, Ximo, Laguardia, Ely, Duarte, Aleix Vidal, Manu Garcia, Pere Pons, Wakaso, Burke eta Lucas Perez.

Epailea: Melero Lopez.

Futbol-zelaia: Camp Nou.

Ordua: 16:00.