Itxi

Alaves

Santander Liga

Alavesek eta Eibarrek jaitsieratik bost puntura itxi dute urtea

Erredakzioa

Arabako taldeak eta talde gipuzkoarrak 19na puntu dituzte, eta jaitsiera postuan dagoen Celtak baino bost puntu gehiago dauzkate.

  • VIdal eta Arbilla. Argazkia: EFE

    VIdal eta Arbilla, lehen itzuliko Eibar-Alaves partidan. Argazkia: EFE

Alavesek eta Eibarrek Santander Ligako sailkapenaren behealdean itxi dute 2019a, jaitsiera postuetatik bost puntura. Bi taldeak ez daude momenturik onenean.

Abendua ez da ona izan Alavesentzat, azken lau partidetatik ez baitu bakar bat ere irabazi; hiru partida galdu ditu, eta bat berdindu. Bolada txar horri, Errege Kopatik at geratzea gehitu behar zaio, lehen txandako kanporaletan 3-1 galdu baitzuen Hirugarren Mailako Jaenen aurka. Arabako taldeak 19 puntu bildu ditu 18 jardunalditan, eta jaitsiera postuak bost puntura ditu. Bost garaipen, lau berdinketa eta bederatzi partida galdu ditu Alavesek orain arte.

Eibar egoera berean dago, talde armaginak 19 puntu lortu baititu 18 jardunalditan, eta jaitsiera postuan dagoen Celtak baino bost puntu gehiago ditu. Bost partida irabazi, lau berdindu eta bederatzi galdu ditu Eibarrek. Errege Kopan, ordea, aurrera egin du, lehen txandan SD Logroñesi 0-5eko emaitzarekin irabazita.