Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Alaves

RCDE Stadium (14:00)

Alavesek kinka larrian dagoen Abelardoren Espanyoli egingo dio bisita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gasteiztarrek 12 puntuko aldea dute euren prestatzaile ohiak entrenatzen duen taldearekiko.

  • Pina Espanyolen aurkako lehen itzuliko partidan.

    Pina Espanyolen aurkako lehen itzuliko partidan. Argazkia: EFE

Alavesek Abelardo Fernandezek entrenatzen duen Espanyolen zelaia bisitatuko du larunbat honetan (14:00), koronabirusaren pandemiak eragindako etenaldiaren ostean gasteiztarrek jokatuko duten lehendabiziko neurketan.

Kataluniarrek erronka handia dute aurretik: Lehen Mailan jarraitzea. Izan ere, une honetan azkenak dira ‘perikitoak’, jaitsiera postuen mugan dagoen Celtarengandik sei puntura, hain zuzen ere.

Talde gasteiztarrak, ordea, ez du hainbesteko premiarik sailkapenean, eta Espanyoli ateratzen dizkion hamabi puntuko aldeak lasaitasun puntua aitortzen dio.

Dena den, Asier Garitanoren mutilek ez dakite zer den Bartzelonan irabaztea 2002tik; gainera, Bergarako entrenatzaileak ez du sekula lortu Abelardo garaitzea euren arteko norgehiagoketan.

Orain arte elkarren aurka jokatutako partidetan, bost asturiarraren alde erabaki dira, eta beste behin berdinketa egon zen.

Entrenatzaile babazorroak ia jokalari guztiak izango ditu erabiltzeko moduan, Joselu Mato aurrelaria izan ezik, zigortuta baitago txartelak pilatzeagatik.

Etxekoen aldetik, Diego Lopez atezaina (zigortuta) eta Naldo atzelari brasildarra (lesionatuta) izango dira hutsune bakarrak. Azpimarratzekoa da Kataluniako taldeak zortzi jokalari izan dituela koronabirusarekin kutsatuta. Guztiek gainditu dute, baina entrenamenduetako lehen egunetan ez zeuden gainerako lankideen erritmo berean.

Azkenik, partida berezia izango da etxeko taldeko entrenatzailearentzat. Abelardok 2019ko maiatzean alde egin zuen Alavesetik, 2017an taldera iritsi eta hura jaitsieratik kanpo ateratzea lortu ondoren. Teknikari asturiarrak oroitzapen oso ona utzi zuen Gasteizen eta ziurrena topaketa hunkigarria izango da.

Balizko hamaikakoak

Espanyol: Andrés, Javi López, Bernardo, Cabrera, Dídac, Melendo, David López, Roca, Darder, Calleri eta Raúl de Tomás.

Deportivo Alaves: Pacheco, Ximo, Laguardia, Magallán, Duarte, Manu García, Fejsa, Vidal, Camarasa, Burke eta Lucas Pérez.

Zelaia: RCDE Stadium.

Ordua: 14:00.

Epailea: Gonzalez Fuertes.