Itxi

Alaves

37. jardunaldia

Alavesek Lehen Mailari eutsi dio, Betisi irabazita (1-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Joseluk eta Rodrigo Elyk egindako golei esker, talde arabarrak emaitza erabakigarria erdietsi du Lehen Mailan jarraitzeko.

0
BIDEOA: Betis - Alavés partidako gol guztiak

Alavesek mailari eutsi dio, Betisi irabazita. Joseluk eta Rodrigo Elyk egindako golei esker, talde arabarrak Lehen Mailako talde gisa aritzeko txartela eskuratu du liga bukatzeko jardunaldi baten faltan.

Nor baino nor gehiago aritu dira Betis eta Alaves, eta talde andaluziarrak hainbat aukera izan dituen arren, babazorroek ez dute gupidarik izan eta gogor aritu dira bai defentsan baita erasoan ere. Partida irabazita lotutako hiru puntuei esker mailari matematikoki eutsita, talde arabarra Lehen Mailan arituko da hurrengo denboraldian ere.

Fitxa teknikoa:

1 - Betis: Dani Martin; Emerson, Mandi, Feddal, Pedraza (Alex Martinez, 46. min); Edgar Gonzalez (Juanmi, 57. min), Guido Rodriguez; Fekir (Aleña, 83. min), Canales, Joaquin (Loren, 72. min); Borja Iglesias.

2 - Alaves: Roberto; Tachi, Laguardia, Ely, Adrian Marin; Edgar Mendez (Pere Pons, 65. min), Camarasa, Fejsa (Manu Garcia, 46. min), Luis Rioja; Burke (Aleix Vidal, 79. min), Joselu.

Golak: 0-1, 52. min: Joselu. 0-2, 76. min: Ely. 1-2, 93. min: Loren.

Epailea: David Medie Jimenez.