Publizitatea
Itxi

2021/01/16

13:50

Alaves

Final-hamaseirenak

Alavesek zaplastekoa hartu du Kopan, Abelardoren itzuleran (5-0)

L.E.A. | EITB MEDIA

34. minututik 10 jokalarirekin aritu dira gasteiztarrak, Tomas Pinak txartel gorria ikusi ostean eta Almeriak ondo baino hobeto aprobetxatu du egoera.

  • Guidetti, Almeriako Morlanes jokalariarekin

    Guidetti, Almeriako Morlanes jokalariarekin. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bigarren Mailako Almeria taldeak Errege Kopatik kanpo utzi du Alaves, lehiaketako final-hamaseirenetan. Abelardoren itzuleran, arabarrak lotsagarri geratu dira, jokoaren arlo guztietan maila oso kaskarra emanda.

Andaluziarrak jaun eta jabe izan dira hasieratik, baina arrisku handirik sortu gabe. Arabarrek, berriz, zailtasun handiak izan dituzte baloia errekuperatzeko. Lehen gola partidako 8. minutuan iritsi da, Morlanesek Corpasi pasea eman dio eta honek, orpoz, Sadiqi pasa dio lehen gola egiteko.

Gasteiztarrak saiatu dira, baina eraginkortasunik gabe eta etxeko defentsari minik egin gabe. Almeria sendo aritu da momentu guztietan, eta dena alde jarri zaio, gainera, Pinak txartel gorria ikusi duenean Samu Costari eraso egiteagatik, atsedenaldirako 15 minuturen faltan.

Jokalari bat gutxiagorekin, Alavesen ahultasunak okerrera egin du, eta hegaletatik sartzen saiatu den arren, ez dio estrategia horri etekinik atera.

Momentu horretan Almeriak bi gol egin ditu, basta bestearen atzetik. 43. minutuan,  Ager Aketxek 2 eta 0ekoa egin du Siveraren hutsa aprobetxatuta, eta 3 eta 0ekoa Sadiqek sartu du, Laguardiak baloia galdu eta Aketxeren pasea jaso ostean.

Battagliak, bere atean

Bigarren zatian, gauzak ez dira aldatu eta Almeria nahieran aritu da.

Baloia jokoan jarri eta sei minutura, Sadiqek jokaldia Aketxeri eman dio, honek erdiratu eta Battagliak nahi gabe baloia bere atean sartu du.

Azken ordu laurdena arabarren zelaian jokatu da, eta bosgarren gola ere hartu dute, penaltiz, Ximo Navarrok Lazori falta egin ostean. Juan Villarrek jaurti  eta partidako azken gola sartu du. Alaves, ondorioz, Errege Kopatik kanpo geratu da.

Fitxa teknikoa:

5 - Almeria: Giorgi Makaridze; Iván Balliu, Nikola Maras, Jorge Cuenca, Sergio Akieme; Manu Morlanes, Samú Costa (Radosav Petrovic, 73. min); José Corpas (José Carlos Lazo, 66. min), Joao Carvalho (Lucas Robertone, 66. min), Ager Aketxe (Fran Villalba, 66. min), Sadiq Umar (Juan Villar, 73. min).

0 - Alaves: Sivera; Martín Aguirregabiria, Laguardia (Lejeune, 69. min), Ximo Navarro, Javi López (Adrián Marín, 61. min); Pere Pons, Tomás Pina; Borja Sainz (Burgui, 61. min), Jota Peleteiro (Manu García, 61. min), Édgar Méndez, Guidetti (Roberto Battaglia, 45. min).

Golak: 1-0, 8. min: Sadiq Umar. 2-0, 43. min: Ager Aketxe. 3-0, 46. min+: Sadiq Umar. 4-0, 51. min: Battaglia, bere atean. 5-0, 80. min: Juan Villar, penaltiz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena