Itxi

Alaves

Urtemuga berezia

Correosek Alavesen mendeurreneko 160.000 zigilu aterako ditu

A. A. | EITB MEDIA

Aipatu zigilua Correoseko bulegoetan edo Filatelia Zerbitzuarekin harremanetan jarrita eskura daiteke.

  • Alavesen mendeurreneko zigilua.

    Alavesen mendeurreneko zigilua. Argazkia: Alaves

Correosek 160.000 zigilu aterako ditu joan den larunbatean, urtarrilaren 23an, bete zen Alavesen mendeurrena ospatzeko.

Zigilua Alavesen kolore bereizgarrietan egongo da inprimatuta (urdina eta zuria), eta klubaren lehen mendearen kariaz sortutako logotipoa erakusten du, bere armarriarekin eta "Centenario Deportivo Alavés 1921-2021" kondairarekin batera.

"Mundu osoko zigiluzaleek Arabako futbol talde nagusia ezagutzeko aukera izango dute", adierazi du klubak prentsa ohar batean.

Zigilua Correoseko bulegoetan edo Filatelia Zerbitzuarekin harremanetan jarrita eskura daiteke (atcliente.filatelia@correos.com edo 91 519 71 97 telefonora deituz).

Aipatutako ekimena Gasteizko taldearen mendeurrenaren inguruan martxan jarritako beste batzuei batu zaie, besteak beste, ONCEren kupoi bat, Heraclio Fournierren karta-sorta bat, historia liburu bat eta Mikel Izal musikariak osatutako ereserki berezia.