Publizitatea
Itxi

2021/04/18

18:15

Alaves

Mendizorrotzan

Urrezko hiru puntu lortu ditu Alavesek, Huescaren aurka (1-0)

L. E. A. | EITB MEDIA

Rodrigo Battagliak amaierarako bost minuturen faltan egindako golak garaipena eman die arabarrei jaitsiera saihesteko borrokan sartuta dagoen aurkari zuzen baten aurka.

0
Alaves – Huesca
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Rodrigo Battaglia argentinarrak egindako golak garaipen garrantzitsua eman dio Alavesi (1-0) arabarrak bezala Bigarren Mailara ez jaisteko lehian dagoen Huescaren aurka.

Norgehiagoka nahiko orekatua izan da eta hustean amaituko zela ematen zuenean, Battagliak defentsaren aldaratze bat aprobetxatu du jaurtiketa gogor baten bidez 1 eta 0ekoa egiteko, partidako 85. minutuan.

Luzapenean, Huesca gola lortzen saiatu da, eta aukerak izan ditu, baina baloia ez da Pachecoren atean sartu.

Javier Callejarekin lortutako lehen garaipen honekin, Alavesek otsailaren 5etik zuen bolada txarrari amaiera eman dio eta jaitsiera postuetatik ateratzea lortu du. Hala ere, gasteiztarrak Huescarekin eta Valladolidekin puntuetara berdinduta daude, eta Elxek baino puntu bat gehiago dute. Alacanteko taldea galtzaile atera da gaur Osasunaren aurkako partidan.

Fitxa teknikoa

1 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Tachi, Duarte (Martín Aguirregabiria, 45.min); Pere Pons (Pellistri, 66.min), Battaglia, Pina Jota Peleteiro (Luis Rioja, 88.min); Lucas Pérez (Guidetti, 83.min), eta Joselu (Deyverson, 83.min).

0 - Huesca: Andrés Fernandez; Insua, Pulido, Vavro (Borja García, 85.min); Pedro López, Ferreiro (Escriche, 76.min), Mosquera (Doumbia, 76.min), Seoane (Mikel Rico, 76.min), Javi Galán; Rafa Mir, eta Sandro (Sergio Gómez, 67.min).

Golak: 1-0, 85.min: Battaglia.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;