Itxi

Alaves

Kontratu amaiera

Deyversonek agur esan dio Alavesi

Agencias | EITB Media

Aurrelari brasildarra utzita egon da Arabako taldean, eta amaitu da Alavesekin zuen lotura. Ez du Sevillaren aurka jokatuko Ligako azken jardunaldiko partida eta Palmeirasera itzuliko da.

  • Deyverson

    Deyverson, Atletico Madrilen aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Deyverson Silvak ez du Alavesen jarraituko. Aurrelari brasildarra utzita egon da Arabako taldean, eta Alavesekin lotzen zuen kontratua amaitu du jada. Ez du Sevillaren aurka jokatuko Santander Ligako azken jardunaldiko partida eta Palmeirasera itzuliko da.

Denboraldi honetan 27 partida jokatu ditu Alavesekin eta gol bat sartu du. Klubak eskerrak eman dizkio taldearengandik eman duen guztiagatik.