Itxi

Alaves

Koronabirusa

Alavesek bi positibo atzeman ditu, denboraldi-aurreko lehen azterketetan

A. A. | EITB MEDIA

Kutsatutako jokalariak sintomarik gabe eta isolatuta daude. Gainera, beste hirugarren jokalari bat ere bakartuta dago, positibo izan den pertsona batekin kontaktu estua duelako.

  • Alavesen armarria.

    Alavesen armarria. Argazkia: @alaves

Alavesek bi positibo atzeman ditu bere jokalarien artean denboraldi-aurrearen hastapeneko egunean. Horrez gain, beste bat bakartuta dago, beste positibo batekin harreman estua duelako.

Gasteizko taldea 2021-22 denboraldiari begira prestatzeari ekin dio astelehen honetan, klubarekin lotura duten 21 jokalariri egindako lehen azterketa medikoekin.

Kutsatutako jokalariak sintomarik gabe eta isolatuta daude, osasun-protokoloaren jarraibidearen arabera.

Gainera, beste hirugarren jokalari bat ere bakartuta dago, positibo izan den pertsona batekin kontaktu estua duelako. Datozen egunetan bi PCR proba egingo dizkiote, eta proba horietako emaitzak negatibo ematen badute, jokalaria gainerako taldekideekin batera sartuko da.

Bihar, asteartea, taldea Ibaiako berdegunera itzuliko da saio bikoitz batean, 2021-22 denboraldi-aurrea Javier Callejaren aginduetara hasteko.