Itxi

Alaves

Bigarrena, 3 aste barru

Alavesek txertoa hartuko du

EITB MEdia

Gaurko entrenamenduaren ostean Jose Luis Compañon Kirol Hirian, Deportivo Alaveseko jokalariek Covid-19aren aurkako txertoa hartuko dute.

  • Alaves-Logroñes partidako argazkia

    Alaves-Logroñes partidako argazkia

Alaveseko jokalariek txertoa hartuko dute gaur. Gasteiztar taldeko jokalariek Osakidetzako hitzorduetara joango dira Covid-19-aren aurkako txertoaren lehen dosia hartzeko

Gaurko entrenamenduaren ostean Jose Luis Compañon Kirol Hirian, Deportivo Alaveseko jokalariek Covid-19aren aurkako txertoa hartuko dute.

Euskal Osasun Zerbitzuaren hitzorduak errespetatuz, lehen taldeko jokalariek txerto gunetik igaroko dira.

Lehendabiziko dosia hartu ondoren taldeko medikuek zainduko dituzte jokalariak eta ostean, hiru aste igaro ondoren, bigarren dosia hartuko dute.