Itxi

Alaves

Santander Liga

Joseluren bi golek garaipena eman diote Alavesi Cadizen (0-2)

EITB MEDIA

Talde andaluziarrak hobeto jokatu du, baina Alavesek bere abaguneak aprobetxatu ditu denboraldiko bigarren garaipena erdiesteko.

0
Cadiz vs Alaves: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Cadizen eta Alavesek Santander Ligako 10. jardunaldiko partida jokatu dute Nuevo Mirandilla futbol-zelaian.

Alavesen Javier Callejak Manu Garcia hasieratik jarri du eta Miguel de la Fuenteren ordez Loum; Cadizek, ordea, Alberto Perea eta Alvaro Negredo izan ditu nobedade hasierako hamaikakoan, aulkian Jens Jonsson eta Anthony Lozano geratu dira.

Partida hasi eta berehala heldu da gola gasteiztarrentzat, 5. minutuan Joseluk penaltiz egin du 0-1ekoa.

Erantzuna aurki heldu da, 10. minutuan Sobrinoren burukada langatik gora joan da esker hegaletik egindako erdiraketan; 24.ean berriro ere Sobrinok esker hankarekin jaurti, baina baloia gehiegi gurutzatu du Pachecoren aurrean. Alavesek Pellistriren oinetan bigarrena egiteko abagunea izan du, baina azken momentuan Espinok baloia kendu egin dio.

Partida nahiko irekia egon da lehen zatian.

Bigarrenean Cadiz gehiago izan da, 48. minuturako Negredok txilenaz jaurti eta Pachecok geldiketa bikaina egin behar izan du. Andaluziarrek baloia eta gol abaguneak izan dituzte eta gasteiztarrak defentsa lanean buru-belarri aritu dira markagailuko aldea mantentzeko. 

Halere, Joseluk, buruz, bere bigarren gola egiteko aukera izan du, bere burukada Ledesmaren eskuetara joan da zuzen-zuzenean. Cadizek erasora jokatu du eta atzean hutsuneak utzi ditu; Joseluk 90.ean asmatu egin du bigarren eta azken gola egiteko.

HAMAIKAKOAK

0 - Cadiz: Ledesma; Carcelén, Haroyan, Chust (Alex Fernandez, 46'), Espino; Fali, Alarcon (Jonsson, m.46'), Salvi (Lozano, 67'), Perea; Sobrino (Jimenez, 83') eta Negredo.

2 - Alaves: Pacheco; Navarro, Laguardia, Miazga, Duarte; Moya (Pina, 83'), Loum, Manu García (Pons, 56'), Pellistri (Edgar, 61'), Rioja (Miguel, 77'); eta Joselu.

Epailea:  Javier Alberola Rojas

Futbol-zelaia: Mirandilla Berria

GOLAK

0-1, Joselu, penaltiz (5')

0-2, Joselu (90')

Alaveseko jokalariak

Alaveseko jokalariak