Itxi

Alaves

Santander Liga

Mendilibarrek Pina jokatzeko moduan izan dezake derbian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Mantxako jokalaria prest egon daiteke Realaren aurka jokatzeko, giharretako mina gaindituta eta entrenatzaileak hala uste badu.

  • Pina Betisen aurkako partida batean.

    Pina Betisen aurkako partida batean. Argazkia: EITB MEDIA

Alaveseko entrenatzaileak, Jose Luis Mendilibarrek, Tomas Pina erdilaria erabiltzeko moduan izan dezake datorren igandean, Realaren aurkako euskal derbian.

Izan ere, Sevillaren aurkako azken partidan falta zen jokalari 'babazorroak' gainerako taldekideekin entrenatu du berriro asteazken honetan, Donostiako taldearen aurkako derbiari begira, giharretako mina gainditu ondoren.

Tomas Pinaz gain, Mamadou Loumek ere jokatzeko aukera izango du aurreko asteko zigorra bete ondoren.  

Partida horretan Gasteizko taldeak 600 zale baino gehiagoren babesa izango du Reale Arenan.