Itxi

Futbola

IGANDEAN

Athletic – Reala derbia, otsailaren 20an, 21:00etan

A. A.| EITB MEDIA

Osasunak eta Alavesek, berriz, egun bat leheneago jardungo dute 25. jardunaldiari dagozkion neurketetan, hau da, otsailaren 19an.

  • Villalibre y Le Normand, pugnan en el derbi de la temporada pasada.

    Villalibre y Le Normand, pugnan en el derbi de la temporada pasada. Foto: EFE

LaLigak 25. jardunaldiko neurketen ordutegiak plazaratu ditu ostiral honetan. Euskal taldeei dagokienez, Athleticen eta Realaren arteko derbia jokatuko da, eta San Mamesek hartuko duen lehia otsailaren 20an izango da, 21:00etatik aurrera.

Gainerako bi euskal ordezkarien hitzorduak larunbatean izango dira, otsailaren 19an. Osasunak Atletico Madril izango du aurkari Sadarren, 16:15ean. Alavesen txanda, berriz, 21:00etan iritsiko da, eta aurkari zaila izango du, Bernabeura joango baita Real Madrilen aurka jarduteko.

Honako hauek dira 25. jardunaldiko neurketa guztien ordutegiak:

LaLigako 25. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: @LaLiga

LaLigako 25. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: @LaLiga