Itxi

Alaves

Santander Liga

Alavesen esperantzazko garaipena Vila-realen aurka (2-1)

EITB Media

Laguardiak eta Escalantek egin dituzte etxekoen golak lehen zatian; Chukwuezek bigarrenean egin du kanpokoena.

  • Jokalariak lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Jokalariak lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek Vila-real taldea hartu du Santander Ligako 34. jardunaldiko partidan Mendizorrotzako futbol-zelaian. Neurketa zoro batean gasteiztarrek eraman dituzte hiru puntu garrantzitsuak.

Vila-realek Liverpoolen kontra jokatu zuen asteazkenean Txapeldun Ligako partidan. Hori dela eta Unai Emeryk zortzi aldaketa egin ditu talde gasteiztarrari aurre egiteko. Alaveseko Julio Velazquezek, aldiz, Mallorcaren kontra jokatu zuten hamaika jokalariak zelairatu ditu.

Gasteiztarrek presioa altuarekin ekin diote neurketari eta aurki saria izan dute. Lehen gola 4. minutuan heldu da, ezker hegaletik kornerra atera eta bigarren zutoinean Victor Laguardiak hanka sartu eta baloia sare barrura bidali du (1-0).

Hortik aurrera Emeryren taldeak baloia hartu,  jokoan agindu eta gol abaguneak izan ditu. Halere, babazorroek kontra-erasora jokatu dute eta 31. minutuan ondo trebatutako jokaldian Duartek erdiratu eta area txikian Escalantek bigarrena egin du gasteiztarrentzat (2-0).

Bigarren zatia hasi eta berehala Chukwueze area barruan sartu, jaurti eta Pachecoren hutsean 2-1ekoa egin du aurrelariak 46. minutuan.

Gasteiztarrek hirugarren gola izan dute Joseluren oinetan baina porteriako marra gainetik atera du Vila-realen defentsak. Partida guztiz zoratu egin da eta bi taldeek izan dituzte golak egiteko aukerak neurketaren luzapenean ere.

FITXA TEKNIKOA

Hamaikakoak:

2 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Lejeune, Duarte; Escalante (Pina, 87'), Loum; Edgar (Aguirregabiria, 64'), Manu Garcia (Pons, 82'), Rioja (Jason, 87'); eta Joselu.

1 - Vila-real: Asenjo; Aurier, Mandi, Pau Torres (Foyth, 46'), Pedraza (Estupiñan, 58'); Iborra (Alcacer, 75'), Parejo (Lo Celso, 46'); Trigueros, Moi Gomez (Capoue, 58'), Chukwueze; eta Dia.

Futbol-zelaia: Mendizorrotza, 12.579 ikusle.

Epailea: Ortiz Arias.

Golak:

1-0, Laguardia (4')

2-0, Escalante (31')

2-1, Chukwueze (46')

Escalante gola ospatzen

Escalante gola ospatzen

Rioja eta Parejo

Rioja eta Parejo