Itxi

Alaves

LIGA SMARTBANK

Luzapeneko penalti batek garaipena eman dio Alavesi Oviedoren aurka (2-1)

I. G. | EITB Media

Salva Sevilla izan da penaltia jaurti duena, talde gasteiztarraren bigarren gola sartuz, Abdel Abqarrek lehen zatiaren hasieran egindako golaren ondoren.

  • Alavés 1-1 Oviedo

    Alavés 1-1 Oviedo. Foto: @Alaves

Salva Sevillak luzapenean jaurtitako penalti batek Oviedoren markagailua irauli du eta hiru puntuak eman dizkio Alavesi, 2-1 irabaziz SmartBan Ligako 13. jardunaldiko partidan.

Alaves - Oviedo partidako laburpena (2-1)

Etxeko taldearen azken jokaldian Abel Bretonesek eskuarekin jo du baloia, partida euskal taldearen alde jarriz. Aurretik, Abdel Abqarrek sartu du lehen gola. Borja Bastonek lehia berdindu du amaierarako hogei minutura eta Alavesek etxean beste berdinketa bat lortuko zuela zirudienean, Ais Reigek penaltia adierazi duenean.

Kontrolik gabeko hasiera izan da. Bi taldeetako batek ere ez du partidako agintaritza bereganatu.

Oviedok eman du lehen abisua, Borja Bastonek buruz egindako errematearekin.

Hurrengo jokaldian iritsi da arratsaldeko lehen gola. Ruben Duarteren falta jaurtiketa baten ondoren, Jon Guridik bakarrik errematatu du bigarren zutoinean, baina Tomeu Nadalen eskuarekin egin zuen topo. Hala ere, baloia ate aurrean geratu da eta Abdel Abqar agertu da golegile bezala estreinatzeko.

1-0ekoak erabat aldatu du partida eta bigarrenaren bila abiatu da Alaves.

Geldikako baloia izan da berriro etxekoen mehatxua eta Aleksandar Maras aldea handitzeko zorian egon da Salva Sevillaren korner bat orraztuta.

Luis Garcia Plazaren taldeak Oviedori apur bat ateratzen utzi diote kontraeraso bat egiteko.

VARak bigarren zatiko lehen minutuetan Abqarri baliogabetutako gola berretsi du. Arabako harrobiko jokalariak buruz errematatu du Ruben Duarteren erdiraketa bat, baina aurreratuta zegoen.

Etxekoak saiatu dira, nahiz eta futbol askorik izan ez duen partida bateko erritmoa jaitsi.

Aldaratze baten ondoren, Borja Bastoek gola sartu du Oviedorentzat lehia berdintzeko.

Luis Garcia Plazak erasoko hiru aldaketa egin ditu eta jendea zeharkako libreetara batu du. Salva Sevillak garaipenaren gola izan du 90. minutuan, baina ezin izan du baloiarekin bete-betean konektatu.

Alavesek hainbat aukera izan ditu azken txanpan, epaileak Oviedoren arean penaltia ezarri duen arte.

Luzapeneko denbora beteta, Salva Sevillak ez du beldurrik izan eta 2-1ekoa jarri du.

Fitxa teknikoa

2 - Alaves: Sivera; Tenaglia, Abqar, Maras, Duarte; Moya (Balboa, 72. min), Sevilla, Guridi (Miguel, 72. min); Jason (Alkain, 72. min), Luis Rioja y Taichi (Rober, 81. min).

1 - Oviedo: Nadal; Ahijado, Costas, Rodri (Calvo, 63. min), Aceves; Luismi, Montoro, Viti (Luengo, 63. min), Hugo (Marcelo, 63. min); Borja Bastón, Enrich (Bretones, 76. min).

Golak: 1-0, 16. min: Abqar. 1-1, 71. min: Bastón. 2-1, 99. min: Sevilla, penaltiz.

Epailea: Ais Reig. Txartel horia atera die Duarte (Alaves), Luismi (Oviedo), Montoro (Oviedo) Costas (Oviedo) eta Bretones (Oviedo) jokalariei.